ZURE ENPRESAN
A+g-n ziur gaude erakundeen garapen eta iraunkortasunean kudeaketa onak duen eraginaz
ETE eta mikroETE-en kudeaketan aditu profesionalek osaturiko taldea gara; ibilbide luzea daukagu kudeaketa taldeei laguntzen eta egunez egun haien lanean parte hartzen.
Kudeaketagintza enpresaren garapenerako beharrezko elementuak gaur eraikitzea da (osasun ekonomikoa, finantza arlokoa eta soziala), aldi berean etorkizuneko iraunkortasuna zainduz (inbertsioa, berrikuntza, garapena eta bilakaera).
Kudeaketagintzak ikuspegi biak orekatzea suposatzen du, eta horretaz gain, erabakiak hartzen laguntzeko tresnak, antolakuntza diseinua eta sistematika eskaintzea.
IZAERA
Kooperatibistak gara, printzipio eta izaera partekatuak ditugulako:
Taldekide eta proiektu guztiekiko erantzukidetasuna eta enpatia sentitzen ditugu.
Gure bezeroen arabera, gertukoak eta praktikoak gara, konpromiso sozial, profesional, parte-hartzaile handikoak, taldeko beste kide bat bagina bezala.
ESENTZIA
A+g-n ikuspegi berezia daukagu:
BIZIKIRO – Living Management. Lan egiten dugun erakundeetan kudeaketa bizia sustatzen dugu eta zure enpresaren kudeaketa ere zurekin batera bizi nahi dugu (Living Management).
Gure bezeroen sentsazioa da beren erakundean murgildu egiten garela, modu naturalean, beren taldekideen eskumenak osatuz, etorkizuna garatzen jarraitzeko.
FORMULA
Enpresa bakoitza berezia eta bakarra da: Estrategia eta zenbakiak, Pertsonak eta Prozesuak, Marketina eta Finantza Iraunkortasuna integratzeko tresna erraz eta pertsonalizatuak behar ditugu, oreka dinamiko bat mantenduz.
Gure bezeroek ikusten dute babestu egiten ditugula erabakiak hartzeko unean, ondo kontrastatutako tresna eta konponbideekin. Beharrizanen arabera egokitutako informazio sistemak.