Kudeaketa arloan daukagun esperientziatik, intuizio bat sortzen da
enpresa erakunde bizia da.
Intuizio horren bidez, enpresei begiratzeko modu berri bat garatu dugu, honela deitzen dioguna:
Nola heldu gara kudeaketa ikuspegi honetara?
- Praktikak esaten digu management arloko metodologia klasikoek ezin dituztela egoera guztiak konpondu; horregatik, gure ikuspegia zabaldu dugu eta beste ezagutza iturri batzuk txertatu ditugu.
- Enpresen helburu nagusia gure DNA gordetzea da, berezi egiten gaituen hori nabarmentzeko eta ondorioz bizirik jarraitzea, norberaren eraikuntza edo autopoiesi etengabe baten.
- Enpresak, bizirik dagoen oro bezala, sistema konplexuak dira eta elkarren arteko eragin eta konexio anitzen bitartez definitzen doaz, izan barnekoak zein beren ekosistemako beste eragileekin sortutakoak.
- Enpresak etengabe eraldatzen ari den ekosistema dinamiko baten parte dira, beraz, gure garapen edo epigenesia baldintzatzen duten faktoreen kudeaketa funtsezkoa da.
- Erakundeetan lortzen ditugun emaitzetako asko gorakorrak dira eta ez da erraza aurreikustea; horregatik, ikuspegi orokor bat behar dugu.
- Baliabideak eta emaitzak banaezinak dira: Gaurko emaitzek bihar izango ditugun baliabideak baldintzatzen dituzte.
- Energiarik edota balioa lortzeko gaitasunik gabe, ez dago mugimendurik eta, hori gabe, bizitza ez doa aurrera.
- Aurreko guztiak enpresa bakoitzaren Negozio Eredua edo Fenotipoa baldintzatzen eta definitzen dute. Enpresa bakoitza errealitate berezi eta errepikaezin moduan sortuz doa.
Organismo bizi ororen propietatea da metabolismoa osasuntsu mantentzea; aldi berean, egokitzeko, berritzen joateko eta aldaketarako mekanismoak lantzen dituelarik.
KUDEAKETA kontzeptuaren ikuspegi berri horren helburua zera da: enpresan balioaren sorkuntza sustatzea, bizirauteko gaitasuna sendotu eta etorkizunera begira garatzeko, sormen eta berrikuntzaren bidez. Ekonomia eta finantza arloko beharrezko oreka ondo zaindu behar da, bertan lan egiten duten pertsonen helburu indibidual eta kolektiboak garatzeko bide gisa.
Laburbilduz, honetan sinisten dugu:
Aberastasuna sortzea, edozein enpresaren biziraupen eta garapenerako bide gisa.
Horretarako, kudeaketa funtsezkoenera bideratu behar da:
- Argi eduki behar den zein den inguruak eskatzen duen BALIOA, eta enpresak eskaini dezakeena.
- Helburu partekatu bat daukan pertsona TALDE bat osatzea, jarduera eta garapenari eusteko energia nahikoarekin.
- Baliabide, prozesu eta ezagutzak ANTOLATZEA, bilatzen dugun BALIO PROPOSAMENAREKIKO.
- Ekosistema aldakor eta MALGUAREKIN elkar egitea.
- ETORKIZUNARI begiratzea aurrea hartzeko eta berrasmatzeko, beharrezkoa den guztietan.
Betiere, ERAGINKORTASUNEZ eta EFIZIENTZIA ESTRATEGIKOAZ.