A+g-n kudeaketaren inguruko ikuspegi pertsonala daukagu.

20 urte daramatzagu ETE, mikroETE eta ekintzaileekin batera bizipenak partekatzen. Proiektu guztiak geureak ere izan direla sentitu dugu, eta egunez egun elkarrekin lan egin dugu helburu partekatu bat lortzeko, enpresen garapenean, antolakuntzan eta giza baliabideen artean aurrera egiteko.

Enpresekin batera goaz aurrera beren ibilbidean, haiengandik gertu, umiltasunez, gure ezagutzak eta esperientziak partekatzeko prest, aurrea hartu eta etorkizun iraunkor bat lortzeko.

Taldea osatzen dugu

Maite dugu gure lana, eta trebetasun desberdinak uztartzen joan gara, talde malgu eta diziplina anitzekoa sortzeko, negozio eta enpresa bakoitzaren berezitasunen arabera egokitzeko.

  • JESÚS
    JESÚS

    Berak landatu zuen hazitik sortu da gaur egungo A+g. Enpresei laguntza emateko modu desberdin bat sustatu zuen; hau da, eguneroko lana elkarrekin egin eta bizitzeko modua, hori baita A+g kooperatibaren ikuspegi eta balioen ardatz nagusia. Esperientzia handiko mentorea da guretzat. Bere hitzek lezio baliotsuak ematen dizkigute, betiere, eguneroko lanaren esperientzian oinarrituta. Enpresa, industria eta kudeaketa prozesuen inguruko ezagutza sakona dauka.

  • EDURNE
    EDURNE

    Kooperatibaren izaera Edurnerena da, hein handi batean. Bere jardueraren bidez bere ingurua hobetzen eta laguntzen gozatzen du. Badaki une bakoitzean negozio eta pertsonek bizi dituzten egoeren irakurketa egiten. Sortzeko eta erabakiak hartzeko gaitasun handia dauka eta askotan gidaritza eta bultzada bilatzen dugu beragan, aurrera egiteko.

  • GARI
    GARI

    A+g-ko taldeari oreka ematen dion kidea da. Oinak lurrean mantentzen laguntzen digun hausnarketak egiten dituen pertsona. Lasaia eta segurtasun handikoa da, beraz, konfiantzazko kidea dugu bera, lasaitasun uneetan zein erronkei aurre egiteko unean ondoan edukitzeko modukoa. Urteotan sektore eta enpresa anitzetan aritu da, aditua da lurrarekin lotura handiena duten jardueretan (nekazaritza eta elikadura, abeltzaintza eta abar).

  • ALFONSO
    ALFONSO

    Kirolari ona izanda, Alfonsok konstantzia eta animoa dakartza taldera. Irekia eta gertukoa da, eta mimo handiz zaintzen du proiektu bakoitza. Ematen duen konfiantza funtsezkoa izaten da enpresaren kudeaketari aurre egiteko. Berarekin hitz egiten ari garela, ahaztuta genituen asmoak etortzen zaizkigu gogora, proiektu eta ekimen berrietarako bultzada moduan, eta badakigu bere lankidetza hor izango dugula.

  • IZASKUN
    IZASKUN

    Bere formula pertsonala zorroztasun profesionalez aritu eta xehetasunak kontuan izatea da, betiere, adeitasun eta alaitasun handiz. Finantza arloan esperientzia handia dauka, beraz, ikuspegi orokor bat mantentzen du eta ondo moldatzen da kudeaketaren arlo guztietan. Eskuzabaltasunez partekatzen ditu bere ezagutzak eta esperientzia; gainera, modu errazean helarazi eta azaltzen ditu, kudeaketa edonorentzako irisgarri bihurtuz.

  • ANA
    ANA

    Bere enpresa ikuskeraren eta bere inplikazioaren ondorioz, parte hartzen duen proiektu guztietan bete-betean murgiltzen da. Jakin-minez beteta dago eta aurrea hartzeko gaitasun handia dauka; beraz, inoiz aztertu gabeko eremuetan sartzeko ausardia dauka eta konponbideak arintasunez aurkitzen ditu. Erantzukizunak bere gain hartzen ditu, dinamizatzailea da eta pertsonak ahalduntzen ditu, beren garapen-bidean lagunduz.

Gure espezialitateak:

… Zuei ulertzea.

… Zuen jarduera eta zein unetan zaudeten atzematea.

…. Lanari ekin eta aurrera egitea, “dagoenarekin”.

… Zuek aurrera egiteko bidea erraztea, zuekin batera Kudeaketagintzan.

… Pertsonak zentroan jartzea, zuekin lan egitea desberdintasunei probetxua ateratzeko, hori baita berezi egiten gaituena.

Esperientzia partekatzen dugu

Eguneroko lanean mota guztietako egoerak kudeatzeak, egoera oso desberdinetan, management-ari buruzko testuez harago doan ikasketa bat sortzen du..

Talde moduan, gure bizipenak partekatzen ditugu eta, horrekin, banakako esperientziak aberasteko motxila betetzen goaz: A+g-ko profesional bakoitzarekin, kolektibo oso baten esperientzia doa.

Gure bokazioa erakundeei aurrera egiten laguntzea da, kudeaketa lanean autonomia handiagoa izateko, beraz, gure lana egiteaz gain, esperientziak, tresnak, ohiturak… partekatu nahi ditugu, erakundeetan txertatzeko.

Hauek dira Kudeaketagintzan laguntza eman dugun jardueretako batzuk:

ZERBITZUAK

  • Osasuna eta ongizatea
  • Bioteknologiak eta ikerketa
  • Arreta psikologikoa eta fisioterapia
  • Irakaskuntza-kooperatibak
  • Itzulpengintza, interpretazioa eta hizkuntzen irakaskuntza
  • Asesoría fiscal, contable y laboral
  • Diseinu grafikoa, publizitatea, komunikazioa eta web-orriak
  • Geoinformazio-zerbitzuak
  • IKT garapenak – Software factory
  • Segurtasun pribatuko soluzioak
  • Igogailuetako mantentze-lanak
  • Energia berriztagarrien ingeniaritza
  • Ingeniaritza, aholkularitza eta ingurumen-zerbitzuak
  • Hondakinen kudeaketa
  • Beste ingeniaritza batzuk (metrologia-laborategiak, neurketak…)
  • Garraio-zerbitzuak
  • Ostalaritza-zerbitzuak, catering, ekitaldiak

INDUSTRIA

  • Lanabesen eta moldeen diseinua
  • Dekorazioko osagarrien diseinua eta fabrikazioa
  • Automobilgintzako industria osagarriko osagaien fabrikazioa
  • Elektronika eta kontrol-sistemak
  • Estanpazioa, enbutizioa
  • Makinariaren fabrikazioa
  • Egurrezko ateen eta molduren fabrikazioa
  • Ehungintza-sektorea, fabrikazioa eta banaketa
  • Egitura metalikoen eta itxituren fabrikazioa eta muntaketa
  • Elikagaien industria
  • Industria farmazeutikoa, kosmetika
  • Automatizazioaren ingeniaritza, mekatronika
  • Mantenimiento industrial
  • Mekanizatu bereziak
  • Hondakinen aprobetxamendua eta balorizazioa
  • Serigrafia, tanpografia eta industria-markaketa
  • Gainazaletako tratamenduak eta galbanizazioa

MERKATARITZA

  • Vending zerbitzuak
  • Industria-ekipamenduaren eta osagaien banaketa
  • Zuraren eta eraldatuen merkaturaketa aroztegietarako eta dekoraziorako
  • Dekoraziorako materialak, pinturak, zoruak
  • Liburu-dendak, paper-dendak, artea, eskulanak
  • Puerikultura eta atsedena
  • Osasuna – estetika, nutrizioa eta dietetika
  • Nekazaritza ekologikoko produktuen banaketa
  • Lore-salmenta
  • Handizkako bitxi-salmenta

INSTALAZIOA/ERAIKUNTZA

  • Eraikuntza, arkitektura, irisgarritasun-proiektuak eta seinaleak
  • Sarbideetako segurtasun- eta kontrol-instalazioak
  • Instalazio elektrikoak, berriztagarriak
  • Soinu-sistemen instalazioa eta telekomunikazioak
  • Zoladuren eta estalduren instalazioa
  • Berokuntza-, iturgintza- eta girotze-sistemen instalazioa eta mantentze-lanak
  • Egitura metalikoen eta itxituren fabrikazioa eta muntaketa
  • Igogailuen muntaketa eta mantentze-lanak

NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN SEKTOREA

  • Nekazaritza ekologikoko produktuen banaketa
  • Nekazaritza-ustiaketa jasangarria
  • Nekazaritzako elikagaien produkzioa (laugarren gama, bosgarren gama)
  • Haragi-produkzioa
  • Artisau-garagardoaren produkzioa
  • Albaitaritza-zerbitzuak eta nekazaritza eta abeltzaintzako horniduren eta jezteko sistemen banaketa
  • Pentsu eta hazien produkzioa eta banaketa

INGENIERITZA/TIKs

  • IKT garapenak – Software factory
  • Vending teknologien garapenak
  • PLM softwarea
  • Energia berriztagarrien ingeniaritza
  • Ingeniaritza, aholkularitza eta ingurumen-zerbitzuak
  • Automatizazio industrialeko soluzioak
  • Segurtasun pribatuko soluzioak
  • Beste ingeniaritza batzuk (metrologia-laborategia, neurketak…)

GIZARTE EKINTZA

  • Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko erakundeak
  • Enplegu-zentro berezia
  • Gizarteratze- eta laneratze-enpresak
  • Esku-hartze soziala, garapen komunitarioa
  • Kontsumo jasangarriarekin erlazionatutako jarduerak
  • Ingurumen zerbitzuak, hondakinen kudeaketa

IRAKASKUNTZA

  • Irakaskuntza-kooperatibak
  • Lanbide-heziketako ikastetxeak
  • Hizkuntzak irakasteko zentroak
  • Enplegurako trebakuntza
  • Kudeaketari eta ekintzaileei buruzko trebakuntza-tailerren diseinua eta gauzapena erakunde publiko eta pribatuetarako
Contacta con nosotros:

Aquí estamos. ¿En qué te podemos ayudar?

Start typing and press Enter to search